Txerto berri hori azaroaren 16tik dago eskuragarri.Gripearen A/H1N1 birus berria agertu dela eta, txerto berri bat egin behar izan da, zeren urtaroko gripearen aurkako ohiko txertoak ez du babesten birus berriaren aurrean.
Ondoko taldeak izan daitezen lehentasuna izango dutenak A/H1N1 gripearen aurkako txerto berria hartzeko:
- Langile sozio-sanitarioak, honako azpitalde hauek barne hartzen dituztenak:
- Osasun zentroetako langileak, bai lehen mailako atentziokoak eta bai ospitalekoak, publikokoak zein pribatukoak.
- Hirugarren adineko egoitzetan enplegaturiko pertsonak
- Gaixotasun kronikoak edo minusbaliotasunak dituzten pertsonen atentzioko zentroak, hau da, eguneko zentroak etab.
- Oinarrizko zerbitzu publikoetan lan egiten duten pertsonak, honako azpitalde hauek barne hartzen dituztenak:
- Estatuko segurtasun indar eta gorputzak, direla estatu mailakoak, erkidego mailakoak zein herri mailakoak.
- Suhiltzaile zerbitzuak.
- Babes zibileko zerbitzuak.
- Larrialdi sanitarioen zerbitzuetako telefonoetan lan egiten duten pertsonak.
- Anbulantzia propio zein hitzartuetan lan egiten duten pertsonak.
- Presondegietako langileak.
- Errefuxiatu eta etorkinaren atentzioko barnerapen zentroak.
- Adin txikikoen zaintza judizialeko zentroak.
- 6 hilabetetik gorako adina duten pertsonak, baldintza kliniko bereziren bat aurkezten dutelako, konplikazioak jasateko arrisku altua dutenak, A/H1N1 birus berriak eragindako infekzioaren ondorioz. Aipatu baldintza klinikoak honako hauek dira:
- Bihotz hodietako gaixotasun kronikoak (hipertentsioa izan ezik).
- Arnas gaixotasun kronikoak (bronkio-biriketako displasia, fibrosi kistikoa eta asma moderatu-larri iraunkorra barne).
- Tratamendu farmakologikoan dagoen I tipoko eta II tipoko diabetes mellitusa.
- Giltzurrun gutxiegitasun moderatu-larria.
- Hemoglobinopatias eta anemia moderatu-larriak.
- Asplenia.
- Gaixotasun hepatiko kroniko aurreratua.
- Gaixotasun neuromuskular larriak.
- Immunosupresioa duten pazienteak (GIB infekzioak zein farmakoek eragindakoa edo transplanteetako hartzaileak barne)
- Obesitate morbidoa (gorputz masaren indizea 40 edo gehiagokoa).
- 18 urtetik beherakoak, Reye sindromea garatzeko daukaten arriskuagatik, azido azetilsalizilikoarekiko tratamendu luzean daudenak.
- Emakume haurdunak.