Zer da?

Gripea batez ere arnas sintomak sortzen dituen gaixotasun infekziosoa da, birus batek eragiten du eta oso erraz kutsatzen da. Oraingo gripe hau (hasiera batean txerri gripea edota "gripe berria" deitu zitzaiona) gripe birusaren azpitipo berri batek, A/H1N1 birusak, eragiten du, eta hain zuzen berria delako ez gaude aurre egiteko immunizaturik; beraz, pertsona asko dago gripe hau harrapatzeko arriskuan.

Musika


Ohiko galderak A gripeari buruz



Zer da gripearen telefonoa?

Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailak gripeari buruzko informazioa emateko eskaintzen duen zerbitzu bat da.

Horrez gain, atentzio medikoko telefonoa da, bertatik pertsonal espezializatuak sintomak aurkezten dituzten pertsonen galderei erantzungo baitie.

Telefono zenbakia hau da: 900 47 47 32. Baina ez dago zenbakia buruz ikasi beharrik ere, nahikoa duzu zeure telefonoan 900 eta GRIPEA letrak aurkitzen diren teklak sakatzea.


Zer da gripea?

Gripea batez ere arnas sintomak sortzen dituen gaixotasun infekziosoa da, birus batek eragiten du eta oso erraz kutsatzen da.


Zertan datza A/H1N1 birus berriak eragiten duen gripea?

Oraingo gripe hau (hasiera batean txerri gripea edota "gripe berria" deitu zitzaiona) gripe birusaren azpitipo berri batek, A/H1N1 birusak, eragiten du, eta hain zuzen berria delako ez gaude aurre egiteko immunizaturik; beraz, pertsona asko egongo dira gripe hau harrapatzeko arriskuan.

Aitzitik, pertsona asko daude immunizatuak urtaroko gripearen (urtero batez ere neguan agertu ohi den gripearen) birusen aurrean, eta horrexegatik, infektatzeko arriskuan dagoen populazioa txikiagoa izaten da.


Zer da gripe pandemia?

Pandemia aldi berean munduko herrialde askotan erasaten duen epidemia da. Hitz honen ez dauka zertan zerikusirik eduki gaixotasunaren larritasunarekin, erasaten dien pertsonen eta herrialdeen kopuruarekin bakarrik baizik.

Aurreko erantzunean aipatu diren arrazoien arabera, A/H1 N1 birus berria pandemia bat eragiten ari da.


Nola kutsatzen da A/H1N1 birusa?

Kutsapena urtaroko gripearena bezalakoa da. Birusa pertsonatik pertsonara igortzen da, batez ere airearekin, pertsonek hitz egitean, eztul edo doministiku egitean egozten dituen listu tantatxoen eta sudur jariakinen bitartez, airean, eskuetan edo gainazaletan barreiaturik geratzen baitira.

Pertsonak kutsa daitezke zuzenean infektaturik dagoen pertsona baten mikrotantak arnasteagatik, edo zeharbidez, eskuetan edo gainazaletan geratu diren mikrotanta infektatuak ukitu ondoren, eskuak begietara, sudurrera edo ahora eramateagatik.



Zein alditan kutsa daiteke birusa?

Birusa kutsa daiteke sintomak hasi baino egun bat lehenagotik zazpi egun geroago arte; halere, kutsatzeko gaitasun handiena lehenbiziko hiru egunetan dauka.


Zein dira A/H1N1 birusak eragindako gripearen sintomak?

Sintomak edozein griperenak bezalakoak dira: 38 ºC-tik gorako sukarra -batez ere lehenbiziko bi egunetan-, eztula, doministikuak, sudur kongestioa, eztarriko mina, buruko mina, muskuluetako mina, ondoez orokorra, eta, inoiz, botagura eta beherakoa.

Sintomen iraupena 5-8 egunekoa izaten da, halere gerta liteke eztulak jarraitzea eta neke sentsazioa edukitzea hurrengo asteetan.

Birusa berria denez, oraindik ez da erabaki zehaztasunez eragiten duen koadro klinikoaren larritasuna; dena dela, dagoeneko erabilgarri dagoen informazioaren arabera, pertsona osasuntsuetan agertu diren kasu gehienek koadro arina eta konplikaziorik gabea aurkeztu dute, eta 2-4 egunetan sendaketaranzko eboluzio ona izan dute.



Ba al dago desberdintasunik A/H1N1 birus berriak eragindako gripearen eta urtaro gripearen sintomen artean?

Ez. Sintomak berdinak dira gaixotasun berbera delako: gripea. Aldatzen dena eragiten duen birus tipoa da.



Gripea izan al daiteke larria kasuren batean?

Urtaroko gripearen kasuetan bezala, gripe hau ere gerta liteke larria populazioko talde zaurgarrienetako batzuentzat: hirugarren adina, gaixotasun kronikoak dituzten pertsonak (arnas gaixotasunak, bihotz hodietako gaixotasunak, immunodepresioa eta beste zenbait patologia kroniko) eta emakume haurdunak. Oso ezohiko salbuespen gisa, gerta liteke larria arrisku talde hauetakoak ez diren pertsona osasuntsuentzat.



Kasu gehienek koadro arina aurkezten dute, konplikaziorik gabea, eta etxean sendatzen dira. Noiz eskatu behar da atentzio medikoa?

Gripe sintomak dituen pertsona talde hauetako bati dagokionean:

  • Emakume haurdunak.
  • Bihotz hodietako gaixotasun kronikoak (hipertentsioa salbu).
  • Arnas gaixotasun kronikoak (honako hauek barne: bronkio-biriketako displasia, fibrosi kistikoa eta asma moderatu-larri iraunkorra).
  • Tratamendu farmakologikoan dagoen diabetes mellitus I tipokoa eta II tipokoa.
  • Giltzurrun gutxiegitasun moderatu-larria.
  • Hemoglobinopatia eta anemia moderatu-larriak.
  • Asplenia.
  • Gaixotasun hepatiko kroniko aurreratua.
  • Gaixotasun neuromuskular larriak.
  • Immunosupresioa duten pazienteak (GIB edo farmakoengatiko infekzioak eragindakoa barne, eta transplanteetako hartzaileak).
  • Obesitate morbidoa (gorputz masaren indizea 40 edo gehiagokoa).
  • 18 urtetik beherako haur eta nerabeak, baldin azido azetilsalizilikoarekiko tratamendu luzean badaude,Reye sindromea garatzeko arriskuagatik.

Beharrezkoa al da lagina hartzea sintomak aurkezten dituzten pertsona guztiei, birus berriak eragindako gripearen diagnostikoa berresteko?

Ez. Paziente larrietan bakarrik da beharrezko diagnostikoa berrestea laborategiko probaren bitartez.


Zer tratamendu dago gripearentzat?

Gripe honentzako tratamendua urtaroko griperako ezartzen den berbera da: atsedena, likidoak sarri edatea eta sintomak arintzea analgesikoen bidez buruko minerako eta antitermikoen bidez sukarra jaisteko.

Badira tratamendu antibiralak ere, sintomatologia arinagoa izatea eragiten dutenak, eta baliagarriak dira zenbait konplikazio saihesteko. Antibiralak profesional medikoen preskripzioarekin ez bada. Medikamentu hauek arduragabeki erabiliz gero, birusaren erresistentziak sortzeko arriskua dago, eta horrek berauen eraginkortasuna murriztuko luke.

Gripea birus batek eragiten du; horregatik antibiotikoak ez daude indikatuak. Bakterio konplikazioak sortzen diren kasuetan bakarrik dira baliagarri, baina betiere preskripzio medikoarekin.


Zer neurri har daitezke kutsapena saihesteko?

Osasun oneko pertsonak:

  • Ahalik eta denbora gutxiena egon gripe sintomak dituzten pertsonen ondoan.
  • Sarritan garbitu eskuak ura eta xaboia erabiliz.
  • Ahalik eta denbora gutxiena egon jendetza handia dagoen lekuetan.
  • Egurastu ahalik eta ongien etxea, leihoak sarritan zabalduz.

Gripe sintomak dituzten pertsonak:

  • Gera zaitez etxean, ez joan lantegira, eskolara edo jendetza biltzen den lekuetara.
  • Egon zaitez betiere ahalik eta urrutien (gutxienez metro 1) sintomarik aurkezten ez duten pertsonetatik.
  • Eztul edo doministiku egiterakoan estali ongi ahoa eta sudurra besoarekin edo zapi batekin arnas jariakinik ez zabaltzeko.
  • Ahal dela, balia itzazu beti erabili eta botatzeko mukizapiak zintz egiteko eta bota itzazu erabili bezain laster.
  • Garbi itzazu sarritan eskuak ura eta xaboia erabiliz birusen hedapena saihesteko eta beti eztul edo doministiku egin eta mukiak zintzatu ondoren.
  • Egurastu zauden aretoko giroa leihoak sarritan zabalduz.


Gomendagarria al da maskara erabiltzea?

Ez da frogatu populazioaren aldetik maskararen erabilpena orokortzeak birusaren hedapena murrizten duenik eta, are gutxiago espazio irekietan. Maskara gomendatzen zaien bakarrak gripez kutsaturiko pertsona gaixoak dira, eztul edo doministiku egitean egozten diren tantatxoak barreiatu ez daitezen, eta pertsona gaixoen kontaktuan dihardutenei (pertsonal sanitarioa eta pertsona zaintzaileak).

Kutsapena saihesteko deskribatu diren neurriak eraginkorragoak dira maskararen erabilpena baino.



Ba al dago A/H1N1 birus berriak eragiten duen gripearen aurkako txertorik?


Europako Batasunak hiru txerto baimendu ditu gripe pandemikorako: Fozetria (Novartis), Pandemrix (GlaxoSmithKline) eta Zelvapan (Baxter).
Euskadin emango diren txertoak lehenengo biak dira. Emakume haurdunentzat hirugarren txerto bat baimendu da: Panenza (Sanofi).
Baiezta daiteke behar beste txerto egongo direla txertatu beharreko populazio guztiarentzat.


Gripearen aurkako txerto berria segurua al da?

Txertoak Osasunaren Mundu Erakundeak eta Medikamentuaren Europar Agentziak exijitzen dituzten kalitate eta segurtasun baldintza guztiak betetzen ditu.
Bere ezaugarriak urtaroko gripearen aurkako txertoak dituenaren oso antzekoak dira, eta azken hauen elaborazioan urte askotako esperientzia dago.
Urtaroko gripearen aurkako txertoarekin gertatzen den bezala, honekin ere ager daitezke txertoaren aurkako erreakzioak, baina ia beti arinak eta lokalak izan ohi dira, eta oso gutxitan izan daitezke larriak.



Zein dira ondoko taldeak izan daitezen lehentasuna izango dutenak A/H1N1 gripearen aurkako txerto berria hartzeko?

Langile sozio-sanitarioak, honako azpitalde hauek barne hartzen dituztenak:
    • Osasun zentroetako langileak, bai lehen mailako atentziokoak eta bai ospitalekoak, publikokoak zein pribatukoak.
    • Hirugarren adineko egoitzetan enplegaturiko pertsonak
    • Gaixotasun kronikoak edo minusbaliotasunak dituzten pertsonen atentzioko zentroak, hau da, eguneko zentroak etab.

    Oinarrizko zerbitzu publikoetan lan egiten duten pertsonak, honako azpitalde hauek barne hartzen dituztenak:
      • Estatuko segurtasun indar eta gorputzak, direla estatu mailakoak, erkidego mailakoak zein herri mailakoak.
      • Suhiltzaile zerbitzuak.
      • Babes zibileko zerbitzuak.
      • Larrialdi sanitarioen zerbitzuetako telefonoetan lan egiten duten pertsonak.
      • Anbulantzia propio zein hitzartuetan lan egiten duten pertsonak.
      • Presondegietako langileak.
      • Errefuxiatu eta etorkinaren atentzioko barnerapen zentroak.
      • Adin txikikoen zaintza judizialeko zentroak.

      6 hilabetetik gorako adina duten pertsonak, baldintza kliniko bereziren bat aurkezten dutelako, konplikazioak jasateko arrisku altua dutenak, A/H1N1 birus berriak eragindako infekzioaren ondorioz. Aipatu baldintza klinikoak honako hauek dira:
        • Bihotz hodietako gaixotasun kronikoak (hipertentsioa izan ezik).
        • Arnas gaixotasun kronikoak (bronkio-biriketako displasia, fibrosi kistikoa eta asma moderatu-larri iraunkorra barne).
        • Tratamendu farmakologikoan dagoen I tipoko eta II tipoko diabetes mellitusa.
        • Giltzurrun gutxiegitasun moderatu-larria.
        • Hemoglobinopatias eta anemia moderatu-larriak.
        • Asplenia.
        • Gaixotasun hepatiko kroniko aurreratua.
        • Gaixotasun neuromuskular larriak.
        • Immunosupresioa duten pazienteak (GIB infekzioak zein farmakoek eragindakoa edo transplanteetako hartzaileak barne)
        • Obesitate morbidoa (gorputz masaren indizea 40 edo gehiagokoa).
        • 18 urtetik beherakoak, Reye sindromea garatzeko daukaten arriskuagatik, azido azetilsalizilikoarekiko tratamendu luzean daudenak.
         
        Emakume haurdunak.

          Noiz hasiko da txertaketa kanpaina berria?

          Azaroaren 16an, astelehena.


          Non egiten da txertaketa?

          Osakidetzako osasun zentro eta ospitaleetan eta klinika pribatu eta erakunde sozio-sanirarioetan, aurretiaz, txertaketarako Osasun eta Kontsumo Sailarekin edo Osakidetzako osasun eskualdeekin hitzartu ondoren.


          Txertaketarako lehentasuneko taldeetako batekoa banaiz baina jadanik gripea pasa badut, halere txertatu beharra daukat?


          Gripea pasea duten pertsona gehienek ez dakite ziurtasunez gripe hori birus berriak eragina izan den ala ez, hori berresten duen laborategiko proba ez baita kasu guztietan egiten.
          Hori dela eta, txertaketarako lehentasuna duten taldeetako pertsonei txertoa hartzea gomendatzen zaie, baldin birus honi positibo eman dion testik egin ez badute.



          Osanet-etik ateratako galdetegia