Urte-sasoiko gripeak bezala, A/H1N1 birus berriak eragindako gripeak gaixotasun kronikoak larriagotu ditzake: bihotz-hodietako, birika edo giltzurrunetako gaixotasunak, diabetesa edo obesitatea, besteak beste.
Beraz, oso garrantzitsua da ondoko gomendioak kontuan izatea kutsatzeko arriskua ebitatzeko:
- Ahalik eta denbora gutxiena egon gripe sintomak dituzten pertsonen ondoan.
- Sarritan garbitu eskuak ura eta xaboia erabiliz.
- Ahalik eta denbora gutxiena egon jendetza handia dagoen lekuetan.
- Egurastu ahalik eta ongien etxea, leihoak sarritan zabalduz.
Era berean, beharrezkoa da pairatzen den gaixotasun kronikoa kontrolatzeak duen garrantzia azpimarratzea; horrela, gripearekin kutsatuz gero, konplikazioak pairatzeko arriskua murriztuko da.
A/H1N1 birusak eragindako gripearen sintomak edozein griperenak dira:
- 38 ºC-tik gorako sukarra, batez ere lehen bi egunetan.
- Arnas sintomak: eztula, doministikuak, sudur kongestioa, eztarriko mina.
- Buruko mina.
- Muskuluetako mina, ondoez orokorra.
- Inoiz botagura eta beherakoa.
Ondoko arrisku-taldeetakoa bazara eta goian adierazitako sintomak badituzu, arreta medikoa eskatu ahalik eta lasterren.