Zer da?

Gripea batez ere arnas sintomak sortzen dituen gaixotasun infekziosoa da, birus batek eragiten du eta oso erraz kutsatzen da. Oraingo gripe hau (hasiera batean txerri gripea edota "gripe berria" deitu zitzaiona) gripe birusaren azpitipo berri batek, A/H1N1 birusak, eragiten du, eta hain zuzen berria delako ez gaude aurre egiteko immunizaturik; beraz, pertsona asko dago gripe hau harrapatzeko arriskuan.

Musika


Telemedikuntza


Telemedikuntza, teknologiaren bidez pazienteari eskaintzen zaion zerbitzu medikoa da. Honek, abantaila asko eskaintzen die pazienteei eta baita medikuei ere, batez ere antolaketari dagokionez. Espainiak, nahiz eta herrialde aurreratuenetariko bat ez izan, baditu telemedikuntza sustatzen duten sistemak hainbat hospitaleetan.

80ko hamarkadan hasi zen telemedikuntzari buruz espekulatzen, interneten eta telekomunikazioen. Laburki esanda, sistema hau telekomunikazioen bidezko zerbitzu medikoen horikuntzan datza. Horretarako internet, telefono mugikorrak, bideokonferentziak eta satelite bidezko komunikazioak erabiltzen dira. Gainera, datuen analisirako zentru espezializatuak badaude, non argazki nahiz bideoen prozesamendua egiten den. Europar Batasunak, e-salud kontzeptua erabiltzen du telemedikuntzaren arloei erreferentzia egiteko.

Telemedikuntzan erabilitako aplikazioak era askotakoak dira. Badaude isolatuta dauden pertsonei asistentzia medikoa eskaintzeko balio duten aplikazioak eta baita emergentzi edo katastrofe egoeren aurrean erantzuteko baliagarri suertatu daitezkeenak. Azkenik, azkenaldi honetan ematen hasi zaion beste erabilera bat dago. Hau helduetan edota gaixotasun kronikoren bat duten pertsonetan aplikatzean datza, hauei atentzio medikoa eskurago jarriz. Hau izan daiteke, nire ustez, erabilera egokiena eta erabiliena baita ere. Izan ere, asko erraztu ditzake aldizkako errebisioak edo kontrola, normalean mediku baten presentzia fisikoa beharrezkoa ez denean.

Arlorik aurreratuenak dermatologia, oftalmologia, erradiologia, psiquiatria eta geriatria dira, hauek baitira argazkien edota bideoen bidez diagnostikatu daitezkeen gaixotasunak tratatzen dituztenak.

Bukatzeko, kuriositate moduan, aipatzekoa da astronauten osasunean eman zaion aplikazioa. Izan ere, azkenaldi honetan espedizioetan dauden astronauten osasuna tratatzeko, metodo hau erabili da, emaitza ezinhobeak lortuz gainera.