Zer da?

Gripea batez ere arnas sintomak sortzen dituen gaixotasun infekziosoa da, birus batek eragiten du eta oso erraz kutsatzen da. Oraingo gripe hau (hasiera batean txerri gripea edota "gripe berria" deitu zitzaiona) gripe birusaren azpitipo berri batek, A/H1N1 birusak, eragiten du, eta hain zuzen berria delako ez gaude aurre egiteko immunizaturik; beraz, pertsona asko dago gripe hau harrapatzeko arriskuan.

Musika


Noiz eskatu arreta medikoa?


Ume txikien kasuan, honako hauek agertzen badira:
  • Arnasketa azkarra edo arnasa hartzeko zailtasuna.
  • Erupzioak larruazalean.
  • Gripearen sintomak hasieran hobetu egiten dira, baina gero berriro agertzen dira.
  • Ez dute jan nahi edo ez dute ezer egiteko (jolastu, mugitu…) gogorik
Pertsona helduen kasuan, sintoma hauek antzematen badira:
  • Arnasa hartzeko zailtasuna.
  • Mina edo presioa bular edo sabelaldean.
  • Zorabio iraunkorra.
  • Nahaste-egoera.
  • 38º-tik gorako sukarra lau egunetan.
Ondoko arrisku-taldeetakoren batekoa bazara:
  • Emakume haurdunak.
  • Bihotz hodietako gaixotasun kronikoak (hipertentsioa salbu).
  • Arnas gaixotasun kronikoak (honako hauek barne: bronkio-biriketako displasia, fibrosi kistikoa eta asma moderatu-larri iraunkorra).
  • Tratamendu farmakologikoan dagoen diabetes mellitus I tipokoa eta II tipokoa.
  • Giltzurrun gutxiegitasun moderatu-larria.
  • Hemoglobinopatia eta anemia moderatu-larriak.
  • Asplenia.
  • Gaixotasun hepatiko kroniko aurreratua.
  • Gaixotasun neuromuskular larriak.
  • Immunosupresioa duten pazienteak (GIB edo farmakoengatiko infekzioak eragindakoa barne, eta transplanteetako hartzaileak).
  • Obesitate morbidoa (gorputz masaren indizea 40 edo gehiagokoa).
  • 18 urtetik beherako haur eta nerabeak, baldin azido azetilsalizilikoarekiko tratamendu luzean badaude, Reye sindromea garatzeko arriskuagatik.